Ondarrutarrok gure hizkera bereziaz harro agertu ohi gara. Baina zuzen hitz egiten ote dugu? Herritarron artean ohikoak diren akatsetan oinarritutako hamaika bideo prestatu ditu 11Barrik Ondarroako Udalaren euskara sailaren eskariz. Gazte zein heldu, denok daukagu gure hizkeran zer zuzendu.
-Ondarrutarrak ga?
+Akaoba!
-Baine natural eitten dou berba?
Astean bideo bat zabalduko du udalak bere ohiko bideetatik: udalbarriak.eus web orritik eta sare sozialetatik (Facebook, Twitter, Telegram, Instagram eta Youtube). Bideo horien helburua, egiten diren akatsak erakutsi eta nola zuzendu erakusteaz gain, hausnarketarako bidea zabaltzea da, herriko hizkera ere modu zainduan erabili dezagun. Bideoetan herritarrek parte hartu dute. Hamaika bideo dira eta beti domeketan arratsaldeko 19:00etan zabalduko dira aipatutako bideetatik; lehenengoa domeka honetan, maiatzak 2.
Ondarroako Udalak eskerrak eman nahi dizkie bideoak egiten lagundu duten herritar guztiei, gure altxorrik preziatuena dena erakusten, zabaltzen eta zuzentzen laguntzearren.
HONEKIN LOTUTA: