Ondarroako Udalak, urriaren 30eko udalbatzaren erabakia exekutatuz, herriko etxe hutsen higiezinen zergaz (IBI) gain ezartzen zaien %50eko kanona salbuesteko neurriak murriztu ditu. Hau da, %50eko ordainketa gehigarri hori ez ordaintzeko salbuespen gutxiago daude orain. Ondarroako Udalak urteak daramatza etxebizitza hutsen arazoari irtenbidea emateko helburuarekin eta kanona kobratzea horretarako bidea da. Etxebizitza oinarrizko eskubidea da eta azken azterketen arabera herrian 600 etxe daude hutsik.
Etxe hutsen bat dutenek eta %50eko gainzerga ordaintzetik salbuetsiak izan nahi dutenek, hau da, behean agertzen den 6. puntuko salbuespenen bat betetzen duten herritarrek, martxoaren 31ra arte daukate epea salbuetsiak izatea eskatzeko. Horretarako, eskari formala aurkeztu behar da Udal Erregistro Orokorrean edo egoitza elektronikoan. Eskariarekin batera salbuespena justifikatzen duten dokumentuak aurkeztu behar dira.
Ordenantzan adierazitako %50eko gainkarga kasu hauetan aplikatuko da:
1. Bizitegi-erabilerako ondasun higiezinei, alokairuagatik edo erabileraren lagapenagatik subjektu pasiboaren edo hirugarrenen bizilekua ez direnean, Zergako kuota likidoaren gaineko %50(e)ko errekargua ezarriko zaie.
2. Etxebizitzako eranskinak ere hartuko dira kontuan, betiere, harekin batera erregistro-finka bakarra osatzen badute.
3. Errekarguko subjektu pasiboak zerga honetako subjektu pasiboak izango dira.
4. Errekargua urtero sortu eta likidatuko da, zerga honetako kuotarekin batera.
5. Zerga sortzen denean Udal honetako bizilagunen erroldan pertsona baten edo gehiagoren inskripzioa agertzen bada, bizitegi-erabilerako higiezinean bizi dela/direla hartuko da kontuan.
Salbuespen hauek hartzen ditu kontuan hutsik dauden Ondarroako etxeei %50eko kanona ez ordaintzeko.
[IRAKURRI HEMEN BOLETIN OFIZIALEKO ARGITALPENA]
6. Errekargua ez da honako kasuetan aplikatuko:
Egiazko ohiko bizileku ez diren bizileku erabilerako ondasun higiezinak salbuetsita egongo dira errekargu hau aplikatzetik, baldin inguruabar hauetakoren bat betetzen badute:
- 6.1. Era jarraituan jarduera profesional edo merkataritzakoak burutzen dituztenak (ekonomia jarduerak), udal baimena dutela. Eta, Halaber, elkarte politikoen, sindikatuen edo enpresen egoitza izateko direnak edo irabazi-asmorik gabe kokatzen diren erakundeen egoitzak.
- 6.2. (Indargabetua).
- 6.3. Erakunde publikoren baten eskura utzitako etxebizitzak, horien helburua alokatzea delarik.
- 6.4. Bat eginiko etxebizitzei, baldin eta, erregistroan bi finka modura eta errezibo desberdinak badituzte. Ondasunen jabea bakarra izan behar da.
- 6.5. Herentzia edo banatu gabeko herentzia bidez eskuratutako etxebizitzak, titularra hil ondorengo 2 urteko epean. Egoera hau egiaztatu behar da, heriotza ziurtagiria aurkeztuz.
- 6.6. Zerga kobratzeko datan alokatuta dauden etxebizitzak. Hasierako alokairu kontratua aurkeztu beharko da. Bertan adieraziko da eraikina etxebizitza erabilerarako lagatzen dela, hala nola bi aldeen berariazko adierazpena zerga kobratzeko datan kontratua indarrean dagoela. (2017ko urtarrilaren 1a).
- 6.7. Gutxienez 183 egunetan alokatuta egon diren etxebizitzak, hain zuzen ere zerga kobratzeko aurre-aurreko urtean zehar. Alokairu kontratua aurkeztu beharko da, adieraziz eraikina etxebizitza erabilerarako lagatzen dela eta epealdiari dagozkion alokairu sarreren egiaztagiriak aurkeztuko dira. Ordaintzailea nor den ere adieraziko da. Udalak beste Administrazioekin ziurtatu dezake alokairu kontratuak legeak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela. Hala izan ezean, errekargua aplikatuko da.
- 6.8. 2 eta 3 mailako mendetasuna duten pertsonen titularitateko etxebizitzak, 39/2006 Legearen arabera, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa. Horrez gain, erroldaturik egon beharko dute profesionalak ez diren familia inguruko zaintzaileekin. Era berean, salbuespen hori aplikatuko zaie, (2 eta 3 mailako) mendetasuna duten pertsonen zaintzaile ez profesionalen titularitateko etxebizitzei, pertsona horiek mendetasuna duen senitartekoaren etxebizitzara aldatu eta bertan erroldatu baldin badira. Bi egoera horietan aplikatuko zaio zaintzailearen edo mendekoaren ohiko etxebizitzari soilik. Organo eskudunak emandako mendetasunaren gaineko egiaztagiria eta bizikidetza egiaztagiria, udalerritik kanpo erroldatuta dauden kasuetan.
- 6.9. Hirugarren adineko pertsonen egoitzetan erroldatuta dauden pertsonen titularitateko etxebizitzak. Salbuespen hori soilik ezarriko zaio egoitzan sartu aurretik egoiliarrak zuen ohiko etxebizitzari. Egoera hau, egiaztatuko da errolda ziurtagiria aurkeztuz, udalerritik kanpo erroldatuta dauden kasuetan. Salbuespenak bi urtez izango du indarra, egoitzan erroldatutako egunetik kontatzen hasita.
- 6.10. Hondamendi fisiko aitorpena izan duten etxebizitzak eta udalak emaniko eraispen epea betetzen ez den bitartean.
- 6.11. Higiezinen merkatuan eskaintzan dauden etxebizitzak saldu edo alokatzeko, betiere:
- 1) Salmenta prezioa ez bada katastroko balioa bider 2,2 koefizientea baino handiagoa.
- 2) Alokairuaren urtekoturiko prezioa ez bada etxebizitzaren «katastroko balioa bider 2,2 koefizientea» biderketan sorturiko balioaren %4 baino handiagoa.
Zirkunstantzia horiek egiaztatuko dira:
- a) Higiezinen bitartekaritza zerbitzuak erabiltzen direnean: saldu edo alokatzeko kontratuaren kopiaren bidez, alokairu edo salmenta prezioa zehaztuz.
- b) Higiezinen bitartekaritza zerbitzuak erabiltzen ez direnean aitorpen baten bidez, etxebizitza higiezinen merkatuan jarri dela egiaztatzen duten frogatzeko baliabideen bidez (esate baterako, salmentan edo alokairuan da- goela erakusten duten argazkiak, web orrietan edo antzekoetan jarririko publizitatearen frogagiriak. Lorturiko datuekin, Udalak etxebizitza poltsa bat sortu ahalko du.
- 6.12. Euskal Autonomi Erkidegotik kanpo, lan arrazoiak direla eta beste udalerri batera lekuz aldatu diren etxebizitzen titularrek edo ezkontidea edo izatezko bikote. Halako egoera egiaztatu beharko da jabeak egungo etxebizitzan duen errolda egiaztagiria aurkeztuz eta etxebizitzaren jabeak zerbitzuak ematen dituen enpresaren egiaztagiriaren bidez. Izatezko bikote badira, dagokion Erregistroan izena emanda egon beharko dute. Salbuespena hau errolda aldaketa eta hurrengo bi urteetan izango du indarra.
- 6.13. Konpontzen ari diren higiezinak zerga sortze datan. Egoera hori egiaztatu beharko da obretarako udal lizentzia aurkeztuz.
- 6.14. (Indargabetua).
- 6.15.Hutsik dauden baserriak. Egiaztatuta geratuko da baserria ez dagoela hutsik nekazaritzako ustiapena Bizkaiko Foru Aldundiaren nekazaritzako ustiapenen erregistroan inskribatuta badago edo egon bada azken bi urteetan.
- 6.16. Zergan hobariren bat duten etxebizitzek. Salbuespen honek hondar izaera du, eta helburua udalaz kanpoko arau baten babespean, legezkoa izanik, ondasun higiezinen zergan hobari edo murrizketaren bat duten etxebizitzei zerga kenketa ahalbidetzea da, hain zuzen ezaugarri bereziak dituelako edo jabeek egoera pertsonal berezia bizi dutelako.
- 6.17. (Indargabetua). Artikulu honen 6. Puntuan araututako salbuespen guztiak eskatzeko epea urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arte izango da. Salbuespen eskari normalizatua eta kasu bakoitzean beharrezkoak diren agiriak aurkeztu behar dira. Urteko zerga sortzen den egunean salbuespen bakoitzaren baldintzak betetzen direla frogatzen bada, urte horretan bertan aplikatuko da salbuespena; bestela hurrengo urtean.
[IRAKURRI HEMEN BOLETIN OFIZIALEKO ARGITALPENA]

Zaldupeko zubiaren pareko etxeak, San Inazio kalean.