Skip to main content

XIII. Augustin Zubikarai ipuin rallya egin da aurten herriko ikastetxeetako ikasleen artean eta barikuan (maiatzak 23) egin zen sari banaketa ekitaldia Kofradia Zaharreko aretoan. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek eta DBHko lau mailetako ikasleek parte hartu dute. Zaldupe eskolako, Ondarroa BHI institutuko eta Zubi Zahar herri ikastolako ikasleek parte hartu dute rallyan eta 250 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu ikasleei zein irakasleei.

Leire Bilbaok eta Ana Urkizak osatu duten epaimahaiak 15 lan saritu ditu. Irabazle guztiek herriko dendetan gastatzeko opari txartelak jaso dituzte. Hauek izan dira irabazleak:

LHko 5. eta 6. MAILAK: irakurri hemen maila honetako ipuin sarituak.

  • Ane eta Mikelen bihotz ona. Karle Solabarrieta Bonilla.
  • Amona non zaude? Nahia Bikandi Osa eta Aiora Elustondo Bedialauneta.
  • Herrian galduta. Eider Bedilauneta Arantzamendi.
  • Adiskidetasuna. Jone Uranga Argoitia eta Laia Martinez Garate.
  • Herriko superheroia. Maitane Azpiri Txoperena eta Nora Bilbao Añorga.

DBHko 1. eta 2. MAILAK: irakurri hemen maila honetako ipuin sarituak.

  • Errudun edo errugabe? Gorka Martinez de Azagra Martinez de Luko
  • Izar iheskorrak. Arane gonzalez Atxurra
  • Nor naiz? Garazi Perez Akarregi
  • Gauaren mehatxuak. Eneko Andreu Pernas.
  • Ate maltzurra. Ilazki Andonegi Rodriguez.

DBHko 3. eta 4. MAILAK: irakurri hemen maila honetako ipuin sarituak.

  • Familia apurtua. June Urresti Iglesias eta June Atxurra Badiola.
  • Musikadun ametsa. Laia Itxaso Zubikarai.
  • Ostadarra baino haratago. Mikel Martinez de Azagra Martinez de Luko.
  • Basoa edo festa? Enara Horta Solabarrieta eta Ander Badiola Alcibar.