Skip to main content

Ondarroako Udalak kultur aniztasun batzorde irekian parte hartzeko deia luzatzen die herritar guztiei. Batzarra martxoaren 28an (barikua) egingo da Gaztelekuan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Bi gai nagusi landuko dira kultur aniztasun batzordean:

  • Udalak 2024ean sortutako Jatorri Aniztasuna eta Bizikidetza Planaren zirriborroa kontrastatu.
  • Aniztasun batzordearen 2025erako programa azaldu eta baloratu.

Horren ostean bakoitzak lekarkeenari buruz hitz egiteko tartea ere egongo da.

 

HONEKIN LOTUTA: