2. Geldialdia

ASTILLERU

Astilleroa, gaur egun, errekreoko txalupentzako kaia da eta Ondarroako Arraun Taldearen egoitza dago bertan. Baina hori baino lehen, itsasontziak konpontzeko lekua izan zen, eta lanerako lonxaz beteta zegoen. Lonxa horietako bat zen Kutxi pirataren lonxa.

Kutxik gazte-talde bat hartzen zuen bere baitan, berarentzako lan egiteko. Gazteak ere lan egitera joaten ziren, XX. mendearen erdialdean, dirurik ez eta premia handia zegoelako. Eta elkarrekin lortzen zuten jolasteko baloia edo pilota, edo janari apur bat. 

Piratek, demagun, egin behar ez diren gauzak egiten zituztela: egia osoa ez esan, lapurretak, apustuak… eta euren izen onari eusten zioten. Elkarrekiko zintzoak ziren.

Ondarrutarren izaeraren parte dela esan liteke hori. Ezintasunari elkar hartuta aurre egitea. Ekaitzari nola.

Hori dela eta, Kutxi piratak bere taldekoa izateko “pirata” izendatu egin behar zintuen eta Astilleruko legeak onartu behar zenituen: Kutxirentzako lan egitea, etsaiak etsai bezala tratatzea, Astilleruko lagunak beste gauza ororen gainetik maitatzea, gezurtiak gorrotatzea, eta lagunak norbere buruaren aurretik defendatzea.

Lege hauek onartu ostean, ezizena jartzen zizun Kutxik.

Ondarroan, herritar guztiek dute ezizena.

EZIZENA BEHAR

Astilleruko legeak onartu ondoren, ezizen bat behar zuela adierazi zion Kutxik. Ondarroatar guztiek bezala.

  • Zuk ez al duzu mukirik jaten? –galdetu zion Kanikasek.
  • Ez! Zer ba? –Andonik harrituta.
  • Hala izango balitz Entradas izena jarriko genizukeelako! 
  • Eta ez al duzu “Txispas” edo antzekorik esaten?
  • Ez, ez dut holakorik esaten!
  • Eta ez al duzu buruan hazka egiten?
  • Ez!
  • Eta ez al duzu ahoarekin zarata barregarririk egiten?
  • Ez!

Milaka galdera egin zizkioten Andoniri, bere berezitasun batekin topo egin eta ezizena jarriko zioten arte.

Ana Urkiza (Ondarroa, 1969)

Ana Urkiza euskal idazlea eta kazetaria da, eta bere lanek maiz lotzen dituzte genero eta gai ezberdinak, hala nola, poesia, saiakera eta haur literatura. Urkizak bere ahots propioa garatu du, adierazpen poetiko indartsua eta sentiberatasun handikoa. Bere lanek maiz emakumeen mundua, bakardadea, eta barne gatazkak lantzen dituzte, betiere euskarazko literaturan kokatuta. Zainetan ur garden (2004) eta Argiaren alaba (2022) bezalako lanek adierazten dute bere literatura konpromisoa eta euskal kultura eta hizkuntzarekiko maitasuna. Ondarroa herrian txertatua egon arren, Urkizak unibertsaltasuna bilatzen du bere hitzen bidez, eta literaturari sormen freskotasun handia dakar.

Ana Urkiza 

Ana Urkiza 

Ana Urkiza 

Ana Urkiza 

Ana Urkiza 

Ana Urkiza