Zapatu goizaldean Zaharren Egoitzako atea apurtu dute ezezagun batzuek

0

Udalak gaur goizean salaketa ipini du gertakariak argitzeko

Zapatu goizaldeko 3:00ak inguruan ezezagun batzuek Ondarroako Zaharren Egoitzako atea apurtu dute.  20160207_132100Ondarroako Udalak Ertzaintzara jo du gaur goizean salaketa ipini eta gertakariak argitzeko asmoz.

Udalak mota honetako jarrerak gogor salatu nahi ditu, herrian kalte materialak sortzeaz aparte kalte pertsonalak ere sor ditzaketelako. ‘Herritarrei arduraz jokatzeko eskatu behar diegu, ez da lehenengo aldia herrian horrelakoak gertatzen direna’ esan du Josu Arrizabalaga alkateak. Gutxi batzuen arduragabekeriak herritar guztion artean ordaindu behar ditugula ere gaineratu du Arrizabalaga.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina