Ibaiko pasealekura doazen eskailerak babesteko hormigoizko hormak jarri ditu Ondarroako Udalak San Inazio kalean. Beheko pasealekua zabalik dago eta harriak edota lur zatiak eror ez daitezen badaezpada ere eskailerak babestea erabaki du udalak. Gaur, martxoak 22, jarri dituzte babes hormak.