Lehenengoz Zahar Berri azoka antolatu dute aste santuetarako Ondarroan

0

Martxoaren 25ean egun osoko egitaraua izango da Kanttoipe errebueltan

Ondarroako Udalak Ondar-uhin turismo elkartearen laguntzarekin lehenengo Zahar Berri azoka antolatu Artisau Azoka - Martxoak 25du aste santuetarako. Martxoaren 25ean izango da azoka, eta 10:30etatik 19:30etara hainbat postu eta ekintza egongo dira Kanttoipe errebueltan.

Guztira, eskaintza eta produktu ezberdinak izango dituzten 11 postu egongo dira Ondarroan: tapizeria, zurgintza, Boga garagardoa, jostunak, bitxiak, Gazta, baserriko pasta, ogia, gozogintza, zuzeneko musika, umeentzako bozinga, pintxoak, salda… Euria egingo balu, postu eta ekintza guztiak plaza berduran kokatuko dira .

Zahar Berri azokaren bidez, gaur egun oraindik lantzen diren garai bateko ogibideak plazara ekarri nahi ditu Ondarroako Udalak. Garai bateko produktuak ekoizteko molde eta modu berriak izango dira ikusgai, gainera Ondarroan aste santuen inguruan izaten den ekintza gabeziari erantzun bat eman gura dio egitasmo berri honek.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina