Mendizaletasuna bultzatu eta inguruko txoko ederrak hobeto ezagutzeko Boga mendi martxan izango dugu aurten ere Ondarroan. Adin eta maila ezberdinetako herritarrentzako ibilbideak izango dira aurten ere, guztira 3 ibilbide ezberdin. Luzeak 47km, ertainak 24 km eta txikiak 11 km izango ditu eta guztiak Zubi Zahar ikastolan hasi eta bukatuko dira. Lehenengo mendigoizaleak 7:00etan abiatuko dira, martxa ertaina egingo dutenak berriz 8:30ean eta ibilbide txikikoak berriz 10:30ean.
Ondarroako Udalak aurten ere ekitaldia babestu du, kirol eta mendizaletasuna bultzatzeko ariketa ona dela deritzolako eta herritarrak bertan partehartzera animatu nahi ditu.
Mendi martxari buruzko informazioa guztia webgunean.