Kamiñaldeko lanak martxan onean doaz. Eguenean langileen txanda aldaketa izan zen eta horrek lanak pixkat geldotu bazituen ere, atzo ohiko martxa berreskuratuta ari ziren lanean. Gogoratu makinak 20 orduz ari direla lanean lurra mugitzen.
Lanen martxa eta Alokabideko etxeen kudeaketari buruzko informazio gehiago datorren apirilaren 15ean portuko Kofradian herritar guztiei zuzendutako batzarrean emango ditu Udalak eta mendian lanean ari den teknikari taldeak.
Hemen Kamiñalden egiten ari diren lanen irudiak: