Herribusak ibilbidea moldatu du San Ignazio kalea itxita dagoelako

0

San Ignazio kalea itxita dagoenetik Bizkaibus zerbitzua ez da Kamiñazpi auzora iristen. Horrek bertako bizilagunei mugikortasun arazoak sortzen dizkiete. Hori dela eta, Ondarroako Udalak Herribus autobus zerbitzuan aldaketak egin ditu. ‘Kamiñazpiko herritarrak portuko autobus geltokiarekin lotzeko zerbitzu bereziak jarri ditugu martxan, batez ere, Galdakaoko ospitaleko autobusa hartu ahal izateko erraztasunak izatea kontua hartu dugu’ adierazi du Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak.

Orain arte Bizkaibuseko arduradunekin bilerak egiten aritu da Ondarroako Udala lehen egiten zen moduan, Kamiñazpi auzoan Bizkaibus zerbitzua mantentzeko baina Bizkaibusen aldetik ezezkoa jaso ostean Herribus zerbitzua areagotzea erabaki du udalak. ‘Kamiñazpiko herritarren mugikortasuna garrantzitsua da udalarentzat eta hori bermatu dadin lanean jarraituko dugu’ gaineratu du Bedialaunetak.

Hemen Herribusaren ordutegi berria.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina