LH-ko ikasleei zuzendutako kirol udalekuetan herriko kirol taldeek parte hartuko dute aurten ere. Kirol Sailaren helburua, Kirol Proiektuaren barne kirol anistasuna bultzatzea da. Helburu horrekin Udalak, Udal Kirol Udalekuak abian ipini zituzten 2012ko Udaldian. Herrian dauden kirol ezberdinak eta kirol taldeak ezagutzera eman eta herriko gazteei probatzeko aukera eskaini nahi zaie udaleku hauen bitarteaz herriko gaztetxoei. Horretarako, eskertzekoa da udalak antolatutako udaleku hauetan kirol taldeen borondatezko lana.
Umeak oporraldi aktibo bat pasatzeko eskaintza landu du aurten ere udalak. ‘Udako oporraldian txirrindularitza, urpekaritza, errugbia, arrauna,saskibaloia, triatloia, eskalada… ezagutu eta praktikatzeko aukera izango dute gazteek eta guzti hori kirol taldeen borondatezko lanari esker’ nabarmendu du Unai Barrenetxea kirol zinegotziak. Gainera, herriko instalazioak bisitatuko dituzte eta herriko goi mailako kirolariak ezagutu eta hori aberasgarria dela aipatu du Barrenetxeak.
Aipagarria da gero eta kirol talde gehiagok parte hartzen dutela Udalak Kirol Udalekueta aurten hiru talde berrik parte hartuko dute tartean Mutrikuko taldeak ere bai.