Ondaroako jaietan eraso sexistei modu kolektiboan erantzuteko ikastaroa antolatu du Ondarruko Ernai, Ondarruko Gazte Asanblada, Etxelila eta Ondarroako Berdintasun Kontseiluak abuztuaren 4an.
Aurten herriko hainbat norbanako eta eragile denontzako jai askeak eraikitzeko ahaleginean ari da eta horretarako aurten eraso sexisten gaian gehiago sakontzea erabaki du herri mugimenduak eta horretan Ondarroako Udala ere bidelagun izango du. Aipatutako ikastaroa, jaietan gertatzen diren eraso sexisten erroa ulertu, hauek identifikatzen ikasi eta erasoak kolektiboki kudeatzeko tailer labur bat antolatu dute hurrengo asterako. Ikastaroa norbanako zein elkarteetako herritarrei zuzendutakoa da eta 17:00etan hasiko da Etxelilan.