Zabalik da Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko epea

0
  • Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta programaren jarrera ikustarazten duten ikus-entzunezko lanak saritzen ditu.
  • Azaroaren 25ean, Etxelilan, Ondarruko saien banaketa egingo da. Lehikaeta orkorreko sariei dagokionez, Azaroaren 26an Urduliz-en (Uribe-Kosta, Bizkaia) ospatuko da Beldur Barik Topaketa, non sari-banaketa, tailerrak, erakusketak eta bestelako ekintzak antolatuko diren.
  • Emakundek bultzatuta eta euskal erakunde guztien laguntzarekin, gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentzioako jarrerak sustatu nahi ditu programak.

 Beldur Barik lehiaketa programaren ekintza nagusienetako bat da. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lan horiek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin. Alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin.  Lanak aurkezteko epea irailaren 9an irekitzen da eta azaroaren 9an itxiko da. Parte-hartzeko bi kategoria daude: batetik, 12-17 urte bitartekoak, eta, bestetik, 18-26 bitartekoak. Lehiaketan parte hartu daiteke bakarka edo taldeka (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat). Iazko edizioan 316 lan eta 2.066 gazte aurkeztu ziren. Datuek erakusten dute,beraz, urtean-urtean lehiaketaren harrera ona handitzen doala.

Programak, gainera, Beldur Barik jarrera garatzeko gazteekin batera,  www.beldurbarik.org web-a eta hainbat sare sozialetan (facebook, twitter, instagram eta spotify) perfil propioa ditu.

Ondarroan Beldur Barik programan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, herriko gazteek Beldur Barik jarrera agertzeko.

Beldur Barik Jarrera

Beldur Barik ez da bakarrik ikus-entzunezko lehiaketa bat, aurkeztutako lanek Beldur Barik jarrera azaldu behar baitute. Hau da, kultura matxistaren zein indarkeria sexistaren adierazpen desberdinak eraldatzeko norbanako zein taldekako konpromisoa isladatu behar dute. Beraz, kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken jabekuntzatik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa erakusten dutenak.

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada. Kategoria bakoitzeko 500 euroko lehen sari eta 300 euroko aipamen berezi  bana banatuko dira. Horrez gain, 300 euroko  herri bozkaketaren bitartez parte-hartze saria emango da. Baita, ikus-entzunezko ekoizpen onena baloratzeko saria emango da, 300 euroko saria jasoko duena. Horrez gaina, Ondarroako Udalak hurrengo sari hauek emango ditu: kategoria bakoitzeko 400€ (12-16 urte bitartokoentzat eta 18-26 urtekoentzat)

Epaimahaia honako hauek osatuko dute: proiektua bultzatzen duten instituzioetako ordezkariak; sorkuntza, kultura eta hezkuntza  arloekin lotutako emakume feministak; eta aurreko urteetako lehiaketako partaideak. Epaimahaiak kategoria bakoitzeko sariak eta ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria aukeratuko ditu, eta herri bozkaketaren bitartez parte-hartze saria, berriz, Beldur Barik web gunearen bitartez egingo da (azaroaren 18tik azaroaren 21era).

Tokian tokiko epaimahaia osatuko da Ondarroako artelanak baloratzeko. Era honetara osatuko da: hezkidetza batzordeko kide bat, ikus-entzunezko esparruko profesional feminista, Ondarroako emakumeen udal berdintasun kontseiluko ordezkari bat, Berdintasun arloko zinegotzia eta berdintasun teknikaria.

Informazio guztia lehiaketako oinarrietan.

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina