KIUBetik ohartarazi dutenez, iruzur eginez etxez etxe dabiltza hainbat saltzaile

0
Betiko moduan Ondarroan eta inguruko herrietan (Mutrikun, Eibarren, Deban, Markinan,…) hainbat saltzaile ibltzen dira  etxez etxe eta dendaz denda “ARGINDARRA KONTRATUAK ALDATZEN”. Batzuetan “Compañía Distribuidora”ko langileak direla diote, bestetan Eusko Jaurlaritzako Industria sailekoak direla eta kontagailuak ikustera edota aldatzera etortzen direla.
 Azken batean Kontratuak aldatzera etortzen dira, beste baldintza batzukin eta kontratu gehigarriak egiten dituzte(instalazioaren ikuskapenak, mantenimendua, aberiak 24 ordutan konpontzeko, etabar..). Mota honetako saltzaileekin kontuz ibiltzeko gomendioa zabaldu dute Kontsumo informaziorako udal bulegotik.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina