Kamiñalderen inguruan egindako bileran aurrerapausoak eman dituztela esan du udalak

0

Gaur Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Ondarroako Udalarekin egindako bileran aurrerapausoak eman dituztela esan du Ondarroako Udalak. Alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak apirilean agindutako miloia urte bukaera orduko aurreratuko duela esan du eta Eusko Jaurlaritzak berriz, urtarrilean laguntza ekonomikoa emango diola Ondarroako Udalari nahiz eta oraindik laguntza hori zenbatekoa izango den ez duten zehaztu.

Ondarroako Udalak bere aldetik, aste honetako Osoko Bilkuran Kamiñaldeko lanak ordaintzeko beste miloi ta erdi euro bideratzea onartu du. ‘Hirigintza arloan egiteko genituen hainbat proiektu bertan behera laga behar izan ditugu diru hori Kamiñadeko lanetara bideratzeko’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak. Udalaren egoera ekonomikoa itogarria bihurtzen ari dela ere azaldu du alkateak baina lanak gelditzeko beldurrez diru gehiago Kamiñalden bideratzeko erabakia hartu behar izan duela esan du Bedialaunetak. Orain arte Ondarroako Udalak hiru miloi eta erdi bideratu du Kamiñaldeko lanetara eta 500.000 euro berriz Bizkaiko Foru Aldundiak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina