Hemen dira Ondarroako 19. Komiki Jardunaldiak

0

19. Komiki Jard SUSANNA2

Datorren abenduaren 1ean abiatuko dira egitarau oparo bat eskainiko duten komiki jardunaldiak, eta urtarrilaren 8an amaitu. UXU Emakumeen Taldea eta Luterl-ekin batera, Etxelilak ere parte hartzen du antolaketa lanetan.

Bereziki Susanna Martin komikigilearen bi ekitaldi berezi aipatuko ditugu. Batetik, datorren abenduaren 1ean, eguenean, iluntzeko 19:00etan, Etxelilan, UNRWA erakundearentzat komikigileak egindako “GAZA AMAL” komikiaren aurkezpena. Bestetik, abenduaren 13 eta 14ean emango duen Komiki Ikastaroa. Ikastaroa, Etxelilan izango da aipatutako bi egunetan zehar, arratsaldeko  17:00ak eta 20:00ak bitartean.

Susanna Martin Bartzelonan jaioa da. 2010 urtetik hona hainbat argitalpen eginak ditu, eleberria, seriea marraztu, haur komikiak, Pagina 12 egunkari argentinarrean zintak argitaratu ditu, “Enjambre” emakume komikigileen bilduma koordinatu zuen, …..eta  abar. Hainbat komunikabidetan kaleratu ditu bere komikiak eta ilustrazioak. Komiki ikastaroak eta tailerrak eman ditu. Egin duen azken komikia “GAZA AMAL” izan da.

Asociación de Autoras de Cómic elkarteko kidea da eta abortuaren lege-proiektuaren aurrean erantzun grafikoa izan zen Wombastic plataformako koordinatzailetariko bat izan zen. InOut irratian QdeCOMIC irratsaioaren arduraduna da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina