Zaldupe futbol zelaian hobekuntza lanak egin ditu Udalak

0

Aste honetan, Zaldupe futbol zelaian belar artifizialak ematen dituen arazoak konpotzeko hobekuntza lanak egin ditu Ondarroako Udalak. Lanak astelehenean egin ziren eta 3.000 euro baino gehiagoko aurrekontua izan dute.

Orain arte, kokoa izenez ezagututako materiala erabili da zelaiaren betegarri moduan, baina euri asko egiten duenean material hau gaineko aldean geratzen da, eta zelaian eguzki gutxi egoten denez, bustita geratzen da luzaroan. Hori dela eta, urteko mantenu lanak egitearekin batera, homogeneotasuna, drainatzea eta indargetzea hobetuko dituen kortxo materialaren 15 m3 gehitu dira zelaian.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina