Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna

0

Urtero moduan herritar ugarik bat egin dute martxoaren 8rako udalak egindako deialdiarekin eta hauxe da bukaeran Berdintasun arloko zinegotziak irakurri duen adierazpena:

Erabakiak hartzeko guneetan emakume eta gizonen arteko parte-hartze orekatua edozein jendarte demokratikoren aurretiko baldintza da. Tokiko gobernuek beharrezko neurriak eta estrategiak hartu behar dituzte, emakume eta gizonen ordezkaritza eta parte-hartze orekatua sustatzeko.

“Emakume gutxi daude ordezkatuta udal mailan erabakiak hartzeko guneetan, eta tokiko politikan sartzeko eta berdintasunezko parte-hartzerako arazo espezifikoei aurre egin behar izaten diete”.

Ildo horretatik Ondarroako Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Kontsultarako eta erabakiak hartzeko organoetan emakume eta gizonen ordezkaritza orekatua sustatzea
  2. Mekanismo ezartzea, hautatutako emakume ordezkariak eskumen-banaketa edo funtzio-esleipen estereotipatuen edo bestelako diskriminazio- edo jazarpen-moduen eraginpean izatea eragozteko.
  3. Parte-hartzea eta bizitza pertsonal eta familiarra uztartzea ahalbidetzen duten neurriak hartzea, ordutegien eta lan-metodoen eta herritarrei laguntzeko sistemen bidez.
  4. Sexuaren arabera bereizitako estatistikak jaso, bideratu eta publiko egitea,
  5. Emakumeen parte-hartzea indartuko duten espazioak eta sareak sendotzea, hala nola, emakumeen etxeak, jabekuntza eskolak eta/edo udal berdintasuneko kontseiluak.
  6. Udalerriko emakumeen ahalduntzea eta parte-hartze soziopolitikoaren sustapena ahalbidetzen duten ekintza espezifikoak ezartzea modu inklusiboan, batez ere, gutxiengoen taldeko kideak diren emakumeei dagokienez.
  7. Udalerrian gauzatzen diren parte-hartze prozesuek genero ikuspegia kontuan hartzen dutela bermatzea.
  8. Udaletako berdintasun sailetan eta gainerako udal sailetan neurri horiek gauzatu ahal izateko baliabide nahikoak jartzea.

Emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa indartzeko xedez, alderdi politikoei eskaera egiten diegu konpromiso hauek beren gain har ditzaten eta beste eragile politiko eta sozialentzat ereduzkoak diren neurriak har ditzaten.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina