Ondarroako emakumeak nor bere buruarekin ezkonduko dira domekan

0

Ondarroako emakume batzuk beraien buruarekin izandako ezkontza bat irudikatuko dute datorren martxoren 12an, 13:00etan Ondarroako Kofradia Zaharrean. Ekintza publiko honen bitartez, norbere buruarekiko maitasuna beraien bizitzeko erdigunea dela aldarrikatuko dute Ondarroako emakumeek.

Ezkontza tradizional bateko elementu guztiak bilduko ditu domekako ezkontzak Ondarroan. Loreak, gonbidatuak, arroza… ezberdintasun bakarra norbere burua maite eta garen moduak onartzeko konpromezua hartzea izango da, ezkontza honetan norbere buruarekiko fideltasuna goraipatuko da.

‘Sarri askotan geure burua azken lekuan jartzen dugu, izan ere, gaur egungo jendarte honetan emakumean besteak zaindu eta haien bizitza errazteko gaude’ azaldu du May Serrano ekintza honen sortzaileak, berak 5 urte daramatza bere buruarekin ezkonduta.

Aipatutako ekintza Etxelilako jabekuntza eskola batean landu dute. Udalak Etxelila emakumeen etxean lantzen dituen ikastaro anitzen artean bat, May Serranok gidatutakoa izan da. ‘Garrantzitsua da gure herrian norbere burua balioan jarri eta garen moduan onartzeko saiakera egitea, eta ikastaro honek beste gauza askoren artean emakumeen jabekuntza sustatzeko balio du’ azaldu du Bisit Beiro Berdintasun arloko zinegotziak.

Aurretik Sopela, Bilbo, Cadiz eta Teruelen errepikatu dute esperientzia.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina