Badator aurten ere “Oporrak bakean” programa ate joka. Kanpaina honen helburua, ume saharauiarrek kanpamenduetan pairatzen dituzten egoera gogorrak saihestu eta erantzuna ematea da. Izan ere, Argeliako saharar errefuxiatu kanpamenduetan bizi duten errefuxiatu egoerak dakartzan gabeziez gain,
desertuan egoteak dituen ondorioak pairatu behar dituzte, hots 50°Crarteko tenperaturak.
Aurrez aipatutako helburuaz gain kanpainak beste hainbat helburu ditu, besteak beste: Umeei osasun egoeraren azterketak egitea, elikadura egokiaren bideraketa, etab. Azken finean, umeei ume izaten eta udaraz gozatzen utziz.
Herrian sortu berria en Yaalah Saharauien aldeko elkarteak kanpaina hau udalak diruz lagunduko du eta ume hauek Euskal Herrira ekartzeak dakartzan gastuak bere gain hartuko ditu. ‘Saharako herriak bizi duen egoera onartezina da eta errefuxitu moduan bizi diren umeen bizi kalitatea hobetzeko urrats garrantzitsua da umeek oporrak Euskal Herrian pasatzeko aukera izatea eta guk hori bideragarria izateko ahalegina egingo dugu’ azaldu du Idurre Ibazeta Lertxundi Ondarroako Aniztasun arloko zinegotziak. Azken urteotan hainbat ume izan dira Ondarroara etorri direnak, nahiz eta azken boladan kopurua nabarmen gutxitu den. Aurten egoera honi buelta emateko, Yaalah elkarteak apustu irmoa egin du kanpaina aurrera eramateko. Hori dela eta, Yaalah elkarteko kideek gonbidapena zabaldu nahi diote Ondarroako familia orori, aberasgarria izan daitekeen proiektu honetan parte izateko.
Kanpainari lotutako datu garrantzitsuak:
10-12 urte bitarteko haurrak etor daitezke (neskak eta mutilak).
Uztaila eta abuztua ematen dituzte hemen.
Familiek EZ dute haurraren garraio gasturik ordaindu behar. Udalak finantziatzen du hegazkina.
Mediku azterketak, hortz haginen errebisioa eta begien azterketak egiten zaizkie.
Behin ekartzeak EZ du inor konprometitzen, ez da derrigor hurrengo urteetan ere ekarri behar, baina, jakina, hori litzateke helburua.
Interesa agertzen duzuen guztiokin bilera bat egingo da zalantzak argitzeko.
Izena emateko epea APIRILAK 1 erarte.
Informazio gehiago jaso ahal izateko:
● Urki Tlf. 692 710 494
● Joseba Tlf. 680 820 373
● yaalahelkartea@gmail.com