Atzo nor bere burua maitatu eta zaintzeko konpromezua hartu zuten emakume batzuk Ondarroan. Ezkontza ospakizuna 13:00etan hasi da Kofradia Zaharrean eta bertan izan dira protagonisten senide eta lagunak.
Bakoitzak bere botoen bitartez hartutako konpromezuak eta aurrerantzean ukatuko dituenak aurkeztu ditu. Ezkontza guztietan moduan nor bere buruarekin ezkontzeko baiezkoa eman eta sinatu egin dute. Aurresku berezi batek eman dio ospakizunari bukaera.
Aipatutako ekintza Etxelilako jabekuntza eskola batean landu dute. Udalak Etxelila emakumeen etxean lantzen dituen ikastaro anitzen artean bat, May Serranok gidatutakoa izan da.