Badira urte batzuk UEMArekin bat eginda, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina egiten dela Ondarroako Udaletik. Horren eraginez, euskaraz egindako aitorpenen kopuruak goranzko joera dauka gure herrian eta joera hori mantentzea da Udalaren helburua. Hona hemen datuak:
Ezagutza (2011) | Euskaraz egindako aitorpenak | |||
2012 | 2013 | 2014 | 2015 | |
79,10% | 34,70% | 35,25% | 39,91% | %42,8 |
Iaz, 2015eko errenta egiteko garaian, Akordio bat sinatu zuten Ondarroako Udalak eta herriko aholkularitza eta finantza erakundeek. Akordio honen bidez, eragileen inplikazioa bilatu nahi zen eta baita lortu ere.
Entitate sinatzaileek konpromisoa hartu zuten bezeroak euskaraz egitera animatzeko; bezeroei aitorpena euskaraz egiten laguntzeko eta kanpainaren amaieran, euskaraz egindako aitorpenen datuak jaso eta Udaletxera bidaltzeko. Dudarik gabe, horrela egiteak eragin biderkatzailea duela adierazten dute lortutako emaitzek:
Finantza erakunde eta aholkularitzen bidez aurkeztutako errentak euskaraz | |||
2013 | 2014 | 2015 | Ikusten den moduan, entitateen bidez egin diren 10 errentatik 7 euskaraz egin dira. Datu hori oso positiboa da. |
%41, 56 | %55,40 | %72,56 |
Hala ere, entitateen bidez aurkeztutako errenta aitorpenak, egiten diren aitorpen guztien laurdena baino ez dira. Eta horrenbestez, aurten, aurreko urteetako dinamikaz jarraitzeaz gain, beste urrats bat egin nahi da. Izan ere, errenta aitorpenen erdia inguru, Ogasunak berak etxera bidaltzen dituen autolikidazio proposamenak dira, eta hauek, euskaraz etortzeko noizbait euskaraz aurkeztu behar izan da aitorpena, edota bestela, eskatu egin behar da.
Beraz, zure aitorpen proposamena etxean jasotzen baduzu, eta berau ez badago euskaraz, deitu 901 50 3000 telefonora eta eskatu euskaraz bidaltzeko eta hortik aurrera beti iritsiko zaizu euskaraz.
Horrez gain, eragin zure inguruan, esan senide eta lagunei, zabaldu mezu hau eta baietz %45era iritsi!