Lea-Artibaiko turismo iragarkia sarean

0

Lea-Artibai eskualdea ezagutzera emateko bideoa sarean dago. Bertan, eskualdeko beste herriekin batera Ondarroa ere azaltzen da eta gure herriko altxor izkutuak ezagutzera ematen ditu.

Lurretik eta itsasotik … hori da Lea Artibaik munduari bidaltzen dion mezua, eskualde txikia, lurrari eta urteetan elikatu gaituen Kantauri Itsasoari lotuta. Lekeitio, Ispaster, Mendexa, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar, Ondarroa, Berriatua, Markina- Xemein, Etxebarria eta Ziortza- Bolibar … milaka amets eta bizi izateko mila modu gogoratzen duten izenak dira, guztiak, bertako jende, paisaia eta herrien bidez adierazten direnak.

Lea Artibai ezkutuko haran txikiak dira, non erreketako urak bidezidorrak margotu ditu zu itsasora eramateko. Olatuak zizelkatutako kostaldeak dira, non hondartzak, padurak eta itsaslabarrak bere apetara marrazten dituzte. Arrantza portuak dira, baserri-auzoak, sagastiak eta mahastiak, behiak, ardiak bazkatzen eta ezkutuko baratzeak, kresal gustuko tomate bereziak, itsas zabaleko (alturako) arrain freskoa… tradizioen ahogozoa denborak gelditutako lekuan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina