Barikuro ibilaldiak eta saioak eskainiko ditu udalak gune-osasungarrietan

0

Maiatzaren 19tik aurrera, nagusiak diren herritarrentzat edota dibertsitate funtzionala duten herritarrentzako ibilaldiak eta herriko gune osasungarrietan saioak antolatuko ditu udalak. Hitzordua maiatzaren 19tik ekainaren 30era bitarteko barikuetan izango da, 11:00etan Zaldupe Kiroldegian. Saioek ordu beteko iraupena izango dute.

Bariku batzuetan ibilaldiak egingo dituzte, begirale baten laguntzarekin eta beste egun batzuetan, Kamiñazpi eta Kiroldegian dauden kirol makinen gunean saioak. Aipatutako ekintzetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Hementxe zehatzago ikusteko bariku bakoitzean burutuko den ekintza:

  • Maiatzaren 19an, Kiroldegiko gunea (makinak)
  • Maiatzaren 26an, Ibilaldi osasungarria
  • Ekainaren 2an, Kiroldegiko gunea (makinak)
  • Ekainaren 9an, Ibilaldi osasungarria
  • Ekainaren 16an, Kamiñazpiko gunean (makinak)
  • Ekainaren 23an, Ibilaldi osasungarria
  • Ekainaren 30ean, Kiroldegiko gunea (makinak)

Barikuren batean euria egingo balu, saioak Kiroldegiko fitness edo soinketa gelan izango dira, eta abonatuak ez direnek sarrera ordaindu beharko dute.

Proposamen berri honekin, udalak adin guztietako herritarrak kirola egitera animatu nahi ditu. Hori dela eta, herritarrak proposamen berriaren garrantzia ulertzeko udaleko kirol zinegotziak Kiroldegian kirol zerbitzuak ematen dituen enpresari baten laguntzarekin hitzaldia eskaini du Antiguako Ama elkartean. ‘Kirola egiteak dakartzan onurak zeintzuk diren ulertzea ezinbestekoa da, horretaz gain, kirola taldean eta begiraleen laguntzarekin egiteak ere abantaila asko ditu eta hori jakinarazi nahi izan diogu Antiaguako Aman egindako aukezpenera hurbildu diren guztiei’ azaldu du Unai Barrenetxea kirol zinegotziak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina