Bihar San Ignazioko kaltetuekin bilera deitu du udalak

0

Bihar, ekainak 2, barikua, Kamiñaldeko mendiak kaltetutako San Ignazio kaleko bizilagunekin bilera egingo du udalak, 17:30ean Kofradia Zaharreko bigarren solairuan. Azken hilabeteetan udalak Kamiñaldeko lanak zertan diren eta aurrerantzean zeintzuk urrats emango dituzten azaldu nahi die udalak kaltetuei. ‘Kaltetuek eta herritarrek udalak emandako urratsak zeintzuk diren ezagutu behar dute, beraiek direlako afera honetako kaltetu zuzenak eta horren azalpenak ematea guri dagokigu’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.

Horretaz gain, udalak etxeen San Ignazioko etxeen egoera ikuskatzeko kontratatutako teknikariek egindako balorazioaren berri ere emango die kaltetuei. ‘Balorazio horren emaitzen arabera, bizilagun batzuk etxeetara bueltatzeko aukerarik izango duten ala ez aztertuko da’ gaineratu du alkateak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina