Bularreko minbiziaren gainean gogoeta feminista egingo da azaroaren 22an

0

“Cicatrices (in)visibles. Perspectivas feministas sobre el cancer de mama” liburuan oinarrituta hitzaldia emango dute Ana Porroche-Escudero (Antropologo feminista Lancasterko Unibertsitatean) eta Mari Luz Esteban (Antropologo feminista Euskal Herriko Unibertsitatean). Azaroaren 22an izango da arratsaldeko 18:00etan Etxelilan.

Jatorriz katalanez sortutako liburu hau aurki itzuli da gaztelerara, eta bularreko minbizia hizpide, berau aurkezten izango dira Ondarroan bertan parte hartzen duten Ana Porroche-Escudero eta Mari Luz Esteban. Liburua bularreko minbizia ikuspegi feminista batetik birpentsatzeko gonbidapena da. Ikuspegi anitzetatik eraikia izan da medikoa, aktibista, bizipen pertsonalarena edo zientzia sozialetakoa hainbat adituk hausnarketa sustatu eta eraldakuntza sozial zein pertsonal prozesuak piztu nahi dituzte beronen bidez. Etxelilan ere, hausnarketa zein eraldakuntza prozesu horretara batzeko aukera izango dugu.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina