Azaroaren 25ean herritarrekin batera egin kontzentrazioa egin dute Ondarroako Udaleko ordezkariek. ‘Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez’ lelopean, egun baten ez ezik, urte osoan salaketa egin eta kontzientzia zabaltzearen garrantzia azpimarratu dute. Emakumeen ahalduntzea sustatuko duten ekimenekin konpromisoa berretsi du udalak, eta herritarrei bertan modu aktiboan parte hartzeko deia egin die.
Etxelilak, bestetik, bere egitarauarekin jarraitzen du. Azaroaren 30ean, osteguna, arratsaldeko 17:00etan Mujeres decididas dokumentala izango da. El Salvadorren eta Hondurasen haurdunaldia eteteko eskubideari buruzko dokumentalaren ostean eztabaida izango da. Boga-Boga Elkarteak antolatu du ekimena.