Hainbat hilabetez itxita egon ostean berriz ere aterak zabalduko ditu Ondarroako Errebala Txikiñe gazte lekuak. Larunbat eta igandeetan irekita egongo da, 17:00etatik 21;00etara 12-16 urteko gazteentzat.
Eragintza elkartearen eta Ondarroako Udalaren artean herriko gaztetxoentzat ekimenak antolatzen hasiko dira asteburuetan. Elkarren artean ikasi eta ondo pasatzeko aukera izango da, baita ekimenak proposatu eta antolatzekoak ere.
Abendurako egitaraua prest dago ere: lehenengo egunean Gazteblai irekiera jaialdia izango da eta igandean, euskararen egunean, euskararen aldeko murala egingo dute gazteek eta hezitzaileek.
Abenduaren 9an gazteblai izango da eta 10ean arropa kustomizatzen ikasteko tailerra izango da. 30ean gazteentzako gabon jai berezia antolatuko dute ere.