Plaiko Zubiko lanak urrian amaitzea espero du Aldundiak

0

Plaiko zubia birgaitzeko eta konpontzeko lizitazio epea zabalik dagoela adierazi du Bizkaiko Foru Aldundiak. Guztira 449.000 euroko aurrekontua edukiko dute zubia konpontzeko lanek eta urrirako amaitua egotea espero dute. Azaroan adostu zuten neurria Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ondarroako Udalak.

 

Baieztatu dute lanak amaitzen direnean urtero Bizkaiko Foru Aldundiko adituen bisita jasoko duela zubiak, bere egoeraren jarraipena egin asmoz.Zunbeltz Bedialauneta alkatearen arabera “Aldundiari zegokion lehen ere urteroko berrikuspena egitea, baina ez denez behar bezala egin egoera honetara iritsi gara. Poz handia da hemendik aurrera ondarearen zaintzarako lortu dugun konpromiso hau.”

Bilera ugari egin behar izan direla adierazi du Bedialaunetak, igarotako denbora guzti honetan “herritarrak izanik kaltetu nagusiak”. Egindako lanarekin “pozik” agertu da alkatea, eta hemendik aurrera “akordioak bilatzeko lanean jarraituko dutela berretsi du, gainontzeko erakundeekin elkarlana sustatuz”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina