Oporrak bakean programan parte hartzeko epea luzatu dute

0

Ondarroako Udalak eta Yaalah Ondarroa elkarteak aurten abiatu duten OPORRAK BAKEAN programan parte hartzeko epea zabaldu egin da apirilaren 15 arte. Haur sahararrak udan Euskal Herrian egoteko programa da Oporrak bakean. Aurten Euskal Herrian 150 familia berri lortzeko helburua zen arren, 55 soilik lortu dira, oraindik, eta horregatik luzatu da epea.

Urtean garai batez bada ere, Saharan egoera ekonomiko, zein osasun baldintza kaxkarretan dauden gazteek beste aukera bat izan dezaten bilatzen da ekimen honekin, eta bide batez, Saharar herriaren eta Euskal Herriaren arteko ezagutza eta elkartasuna handitzea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina