Ikasturte honetan ere Ondarroako Udaleko Hezkidetza Egitasmoak hezkuntza araututik haratago lanean aritzen diren hezitzaileei bideratutako formakuntza aurrera eramango du. Formakuntza hori egiteko bi ordutegi ezberdinetan aukera eskainiko da, herritarren ordutegietara egokitu ahal izateko :
Apirilaren 20an, Etxelilan,
-
Goizez: 10:00etatik 11:30era
-
Arratsaldez: 16.00etatik 17.30era
Herri hezkidetzailearen bidean, hainbat dira Ondarroako Udalaren arabera landu beharrekoak, eta bereziki, oso garrantzitsuak eskola orduetatik kanpo, eguerdi zein arratsaldetan, burutzen diren ekintzetan izan beharreko begirada. Hezkidetzaren betaurreko moreak hezkuntzaren esparru guztietan txertatu egin behar direla uste du Bisit Beiro Badiola, berdintasun arloko zinegotziak. “Herri hezkidetzailearen bidean, ANIZTASUNAren lanketa ezinbestekotzat jotzen dugu, beraz, aurton gure taldeen ANIZTASUNA izango dugu hausnarketarako gaia”.