29 taberna eta 12 elkartek parte hartuko dute Antxoa Egunean

0

2018ko Ondarroako Antxoaren Eguna maiatzaren 19an izango dela jakin arazi du Ondarroako Udalak eta kartela eta egitaraua aurkeztu ditu (egitaraua behean). Kartelaren egilea iazko bera izan da: Andoni Gartzia ondarrutarra.

Kofradiari 500kg antxoa eskatu zaizkio egun handirako eta hortik 5.000-6.000 pintxo ateratzea espero da. Antxa pintxoak 6 eratan prestatuko dira elkarte ezberdinetan: tortila, pla-pla, kroketa, vinagreta, gilda eta pudin erara.

Iaz bezala aurten ere Udalak antolatuko du Antxoaren Eguna, eta horretarako herritarren parte hartzea bilatu du. Apirilaren 11ean bilera egin zen interesa agertu zuten hainbat herritarrekin, elkarlana sustatzeko asmoz.

Herriko taldeei elkarte gastronomikoek egindako antxoa pintxoak euro batean saltzeko aukera eman zitzaien, bai eta edariak saltzekoa ere, udalak horretarako ipiniko dituen ohiko postuetan. Azken urteotan Kalare Deuna arrantzaleen kofradiak antolatu izan du Antxoa Eguna, baina iaz antolatuko ez zutela ikusita, Ondarroako Udalak hartu zuen ardura.

Herriko izaera bizirik mantentzea helburu du egun honek, eta horregatik jaia mantentzeko esfortzu berezia egin da Ondarroako Udaletik.

Maiatzak 19, Antxoa Eguna

12:00 Jaiaren hasiera (3 aldiz joko da turrune).

Antxoa-pintxoen dastaketa (pintxo 1 euro 1), BBKko standetan eta ondorengo tabernetan: Alai, Anaitasuna, Andik Ona, Apallu, Arkupe, Arrantzale, Arrigorriko txiringitoa, Arrigorri ostatua, Badis, Batzokia, Beikozini, Boga-Boga, Cantabrico, Gau Argi, Gaztedi, Gelasio, Idoia, Kabia, Kirrixki, Ku-Kua, Kulixka, Leokadin Bodegoi, Maddi, Mamu, Sutargi, Torrepe, Txanpa, Xirula eta Zamora.

Udal Musika Eskolako trikitilariak eta pandero-joleak kalez kale.

12:30 Antxoa-pintxo lehiaketa tabernentzako, Alamedan. Partaideak: Apallu, Arrigorriko txiringitoa, Beikozini, Boga-Boga, Cantabrico, Ku-Kua, Sutargi, Torrepe eta Txanpa.

(Lehiaketako irabazlea nor den 13:30erako jakingo da eta Alamedan esan egingo da nor izan den, baina saria Alde Zaharrean emango da zilarrezko antxoa eman ondoren).

Kantaize orfeoia eta Ondarroako Metal Taldea kalez kale kantu kantari

14:00 Zilarrezko antxoa ematea eta pintxo lehiaketako sari-banaketa Alde Zaharrean .

16:00 Estropadak Ondarroako badian. Trainerilen Bizkaiko Txapelketa (kanporaketa).

17:30 Bertso-pilota jaialdi mistoa.

Pilota partidua: Iñaki Esnal eta Patri Espinar – Mikel Olazabal eta Maite Ruiz de Larramendi

Bertsolariak: Iratxe Ibarra eta Andoni Egaña

20:00 Erromeria Itsasaurre Plazan Joxpa taldearekin.

22:30 Erromeria Itsasaurre Plazan Joxpa taldearekin.

Maiatzak 20

12:00 Estropadak Ondarroako badian. Trainerilen Bizkaiko Txapelketa.

Laguntzaileak:

  • Antxoa pintxoak egin dituzten elkarteak (Eskilintxarri Elkartea, Gure Abixi, Pixape, Gau Hontza, Casa de Galicia eta Arranondo).

  • Antxoa-pintxoak emango dituzten elkarteak (Kantaize Orfeoia, Casa de Galicia, Iparra Guraso Elkartea, Karenka Elkartea, Ondarroa Arraun Elkartea, Tontorramendi Aurrera Mendi Taldea, eta Zubi Zahar Ikastola).

  • Kalare Deuna Arrantzaleen Kofradia.

  • BBK Banku Fundazioa.

  • Mahoiak

  • Lea Artibaiko Hitza

  • Kontserberak: Agirreoa, Marino Martinez de Luco, Olasagasti, Ortiz, Matithor eta Heisa

Babeslea: Eusko Jaurlaritza – Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.

Antolatzailea: Ondarroako Udala

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina