Alzheimer eta dementziaren inguruko formazioak antolatu dira Ondarroan

0

Afagi Alzheimer Gipuzkoa elkarteak antolatuta eta El Futuro es la Memoria elkarteak eta La Caixak-ekimenak babestuta, eta Lea-Artibai Amankomunazgoak lagunduta formazio saio berezi batzuk antolatu dira Ondarroan Alzheimerra eta dementzia lantzeko.

Ondarroa, Deba, Eibar, Elgoibar eta Mutrikuko Udalak ere lagundu dute ekimenean.

Maiatzeko ostiral eta larunbatetan eta Ekainaren 1 eta 2an izango da, denetara 20 ordukoa izanez, eta 40 pertsonentzat lekua egongo da. Saio guztiak Ondarroako Jubilatuen Egoitza – Antiguako Aman izango dira. Ordutegiari dagokionez: Ostiraletan 17:00ak- 19:00ak eta larunbatetan 10:00ak a 12:00ak izango da.

Lea-Artibaiko Amankomunazgoak menpeko egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten herritarrei eskaintzen dien zerbitzuaren barne, era honetako formazioen filosofiarekin eta lanketarekin bat egiten duelako lagunduko ditu, eta herritarrei parte hartzeko gonbidapena luzatzen zaie.

Izena emateko era hauetara egin ahal da:

  • Lea Artibai Amankomunazgora, Gizarte Zerbitzuetara deituta (94 616 90 78) edota ongizate@lea-artibai.org helbide elektronikora idatzita edota
  • Afagira deituta 943 29 71 18 edo afagi@afagi.eus helbide elektronikora idatzita.

Hemen egitaraua osorik:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina