Iruzurra izan daitezkeen kartelak jarri dituzte etxe atarietan

0

Kontsumobidek ohartarazi du, enpresa batzuek iragarki-kartelak jarri dituztela atari batzuetan eta, horietan, etxebizitzetako argiak aldatu eta horien ordez LED argiak jartzeko derrigortasunaren berri ematen dutela.

Ondarroako Udaleko kontsumo bulegoak herritarrei jakin arazi nahi die ez dela derrigorrezkoa etxeetako bonbillak aldatu eta LED argiak jartzea, ezta gisa honetako edozein tramite, izan hornidura elektrikoa edo telefono konpainiari lotutakoa.

Kontsumoko Euskal Institutuak zera gogorarazi du ere:

  • Etxeetara egiten diren bisitetan egiten diren erosketak merkataritza-establezimendutik kanpo egiten diren kontratutzat jotzen dira; beraz, 14 eguneko epea dago atzera egiteko eskubidea baliatzeko, alegia produktua itzultzeko, arrazoirik erabili gabe eta zehaztapenik jaso gabe.
  • Erosketa eraginik gabe utziz gero 14 eguneko epean, lotutako finantzaketa-kontratua ere baliogabetzen da, halakorik egonez gero.

Eskubideen urraketa dela eta erreklamazioa aurkeztu ahalko dute herritarrek Ondarroako Udaleko Kontsumo Bulegoan edo Kontsumobiden bertan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina