Udalak pantaila bat jarri du Alamedan, bere jardueraren berri emateko

0

Ondarroako Udalak herritarrak uneoro informatuak egon daitezen, pantaila bat jarri du udal erregistroan, Alamedaruntz begira. Udalbarriak webgunean eta sare sozialetan zabaltzen diren publikazioak uneoro jarraitzeko aukera izango da, internetera sartzeko beharrik izan gabe.

Herritarrentzat komunikazio bide berriak irekitzeko helburuaz gain, herriko garbitasuna eta itxura hobetzea da helburua, kartel gutxiago inprimatuz. Udalaren albisteez gain, herriko agenda, eguraldiaren iragarpena eta oharrak egongo dira pantaila honetan.

Herriko eragileek ere, agendan ekimenak hartzeko aukera izango dute komunikazioa@ondarroa,eus helbidera igorriz ekitaldiaren kartela eta oinarrizko informazioa.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina