Aniztasun funtzionalaren aldeko bandera ipini du Ondarroako Udalak

0

Aniztasun Funtzional Fisiko, Psikiko edo Sentsoriala Dutenen Aldeko Nazioarteko Eguna dela eta Ondarroako Udalak aniztasun funtzional fisiko, psikiko eta sentsoriala dutenen aldeko bandera ipini du. Euskal Herriko lehen herria da honelako ekimena abiatzen duela, eta herritar talde baten eskaeraz atera du aurrera iniziatiba.

Down Sindromea daukan Eros Recio dantzari profesional valentziarrak urritasun fisikoa dutenen alde egindako bandera da udaletxean jarri dena. Bandera urrearen, zilarraren eta brontzearen koloreko hiru marra horizontalek osatzen dute. Urritasun Fisikoa Dutenen Aldeko Nazioarteko Egunaren harira, bandera Nazio Batuen Erakundean aurkeztu zuten, eta NBEko kideek onartu egin zuten.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina