Ondarroako Udalak ez du Arta Muturreko monumentu frankista berriz eraikiko

0

Hainbat ezezagunek Arta Puntan den monumentu frankista bota dute igande gauean. Baleares gerraontzian hildako ondarrutarren omenez eraikitako monumentu honek ez zuen memoria historikoaren legea betetzen, Eusko Jaurlaritzak hala gogora arazi zuen bezala. Ondarroako Udala lanean ari zen hainbat eragilerekin auzi honen inguruan, monumentua bota eta bertan memoria gune bat eraikitzeko. Egoera berri honetan martxan zeuden prozedurak gelditu eta herritarrekin erabakiko du Udalak bertan zer egingo den.

Zer da arta muturrean dagoen monumentua?

Ondarroan “Valle de los Caídos” bezala ezagutzen den lekuan dagoen monumentua oroigarri bat da, gerra zibilean Balearen itsasontsi frankistan hil ziren ondarrutarrei eskainia. Monumentuan, hildako ondarrutar horien izenak agertzen dira, eta baita ere “por los caídos por Dios y por España” inskripzioa.

Baleares itsasontzia 1938ko martxoaren 6an hondoratu zen, Palos lurmutur inguruan (Murtzian). Egun hartan 1206 marineletatik 765 hil egin ziren, eta beraien artean 18 herritar. 441 marinel bizirik atera ziren, tartean 29 ondarroar.

Udalaren proposamena: itsasoan galdutako herritarrei monumentua

Memoria historikoaren legea betetzeko, Eusko Jaurlaritzak Ondarroako Udalari eskatu dio Arta Muturrean dagoen monumentua kentzeko.

Ondarroako Udalaren proposamena da monumentu hori kendu ondoren leku hartan beste oroigarri bat eraikitzea, itsasoan hil diren herritar guztien omenez. Ondarroa bezalako arrantzale herri batek beharrezkoa duelako halako oroigarri bat, eta euren senitarteko bat itsasoan galdu duten familiek ere merezi dutelako halako leku bat.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina