Homofobiaren kontrako egunean bandera altxatu du Ondarroako Udalak

0

Gaur, maiatzak 17 homofobiaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, Ondarroako Udalak ortzadarraren bandera altxa du udaletxeko mastan Ondarroa anitza aldarrikatzeko. Gaur arratsaldean Zunbeltz Bedialauneta alkateak Santurtzin Ekai Lersundi gaztearen omenez egingo den ekitaldian parte hartuko du.

Udalaren konpromisoa da herrian gazte eta helduekin aniztasunaren aldeko eta gorrotoaren kontrako lanketa iraunkorra egitea, horren adibide da Hezkidetza egitasmo eredugarria. Gaurko eginaren harira unitate didaktikoa lantzen ari dira herriko ikastetxe guztietan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina