Hobekuntzak egin dira Arrigorri hondartzan

0

Ondarroako Udalak zenbait hobekuntza egin ditu Arrigorri hondartzan. Besteak beste iaz estreinatu zen pasarela jarri dute udal langileek eta boleibolen aritzeko sarea ere berritu dute.

Uretaraino heltzeko pasarela Cikautxo enpresarekin egindako hitzarmenari esker lortu zen eta horrekin uretaraino joateko erraztasun gehiago edukiko dute hala behar dutenek. Pasarela Karenka elkarteak lortu zuen, eta beraiek udalari eman zioten baliabide horren jabetza, behr duten guztiek erabili dezaten. Horrez gain, lagundutako bainurako zerbitzua ere martxan dago, ume zein nagusientzako ibilgailu anfibioekin, makuluekin eta abarrekin. Hobekuntza lan hauek egiterako orduan ezinbetsekoa da Karenka elkarteak urte guztian egiten duen lana. Beraien lanari esker hainbat beharrizan hauteman dira herriko zenbait gunetan eta horiek konpondu nahian ari dira Ondarroako Udala eta Karenka elkartea, elkarlanean.

Uda sasoian herritarrek hondartzan boleibolean aritzeko daukaten ohitura ikusirik sarea ere berritu egin da. Zutoinak zuzendu eta horrela sarea tenkatuta mantenduko da.

Lagundutako bainu zerbitzua erabiltzen dutenentzako ibilgailu anfibioa.

Boleibolean aritzeko sare berria.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina