Plaiko Zubiaren zimenduak aztertuko ditu urpekari talde batek

0

Lanak irailaren 17an (asteartea) egitea aurreikusten da, beti ere baldintzek horretarako aukera ematen badute. Urpekariek, orain errestaurazio lanetan dagoen Plaiko Zubiaren oinarriak aztertu eta ikuskatuko dituzte. Horretarako, ingurua balizatuko dute eta lagntza eta babesa emateko ontzi bat ere edukiko dute urpekariek euren inguruan.

2008tik, Ondarroako Plaiko Zubia Euskal Kultura Ondareko Zerrenda Orokorrean sartuta dago eta orain errestaurazio lanetan dihardute adituek, 2020ko udarako prest eduki ahal izateko zubia. Ondarroako Plaiko Zubia bezalako zubiak lau daude Mundu zabalean: bat Ipar Amerikan, beste bat Afrika iparraldean eta bi Europan; horietako bat da Ondarroakoa. Ekainaren 3an hasi zituzten zubiaren desmuntaketa lanak.

Plaiko Zubiaren inguruan ariko dira urpekariak; ingurua balizatu egingo dute.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina