Martxan dago Beldur Barik lehiaketa, azaroaren 5era arte

0

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 10. edizioa antolatu du 12 eta 26 urte bitarteko gazteentzat. Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

[IKUSI LEHIAKETAREN OINARRI GUZTIAK HEMEN]

Proiektu parte hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.

Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta euskarri digitalean aurkezten bada: flashmob, errezitatutako poemak edota kamararen aurrean irakurritako hausnarketazko testuak, bideoklipak, fotografiak, fotomuntaketa, fotonobelak, lipdubak, dantzak, laburmetraiak, animaziozko proiektuak, proiektuen edota artelanen aurkezpenak, performanceak, hiritar esku-hartzeak eta abar, baina Ondarroako lehiaketan parte hartzeko erabili beharreko hizkuntza euskara da.

  1. kategoria: 2006an eta 2007an jaiotakoak (2019an 12 edo 13 urte beteko dituztenak)
  2. kategoria: 2001 eta 2005 bitartean jaiotakoak (2019an 14-18 urte beteko dituztenak)
  3. kategoria: 1993 eta 2000 bitartean jaiotakoak (2019an 19-26 urte beteko dituztenak)

[IKUSI LEHIAKETAREN OINARRI GUZTIAK HEMEN]

SARIAK:

  • Kategoriako saria, ikus-entzunezko lana: 400€
  • Kategoriako saria, ikus-entzunezkoa ez den lana: 400€
  • Kategoriako saria, ikus-entzunezko lana: 400€
  • Kategoriako saria, ikus-entzunezkoa ez den lana: 400€
  • Kategoriako saria, ikus-entzunezko lana: 400€
  • Kategoriako saria, ikus-entzunezkoa ez den lana: 400€
  • Sari berezia*: 300€
  • Parte hartzeari saria**: 300€

ONDARROAKO SARIAK:

  1. KATEGORIAKO SARIA (12-13 urte): 270€
  2. KATEGORIAKO SARIA (14-18 urte): 270€
  3. KATEGORIAKO SARIA (19-26 urte): 270€

ONDARROAKO EPAIMAHAIA ETA SARI BANAKETA:

Hezkidetza batzordeko kide bi, Ondarroako emakumeen udal berdintasun kontseiluko ordezkari bat, Berdintasun arloko zinegotzia eta berdintasun teknikaria egongo dira Ondarroako lehiaketara aurkezten diren lanen balorazio epaimahaian.

Ondarroako Udalak ekitaldi bat antolatuko du aurkeztutako artelanekin azaroaren 28an, Etxelilan, 18:00etan. Parte-hartzaileak konprometitzen dira Topaketa horretan beren obra/proposamena erakustera, ematera edota aurkeztera.

[IKUSI LEHIAKETAREN OINARRI GUZTIAK HEMEN]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina