Ostiraleko `Kaffka´ antzezlana bertan behera geratu da, ikasle grebarengatik

0

Hezkidetza Proiektuaren barruan Ondarroako Udalak herriko ikastetxeetako gazteentzako antolatutako `Kaffka´ antzezlana bertan behera geratu da. Ikuskizuna ostiralean eskaintzekoak ziren 11:00etan Beikozini aretoan, baina herriko ikastetxeetako ikasleek greba egitea erabaki dute, planetaren aldeko eta klima aldaketaren kontrako mobilizazio historikoekin bat eginez.

Ondarroako Udala herriko gazteek antzezlana ikusi ahal izateko beste data bat bilatu nahian ari da, Hezkidetza Proiektuaren baitan kokatutako ekintza garrantzitsu honetaz gozatu dezaten DBH 3, DBH 4 eta Batxilergoko ikasleek.

Mundu mailan deitutako greba izango da ostiralekoa; deialdia Fridays for Future mugimenduak egin du, eta mundu osoko ehunka talde ekologista, sindikatu, ikasleen elkarte eta agente politikoren babesa dauka.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina