Migratutako emakumeen eskubideak aldarrikatzeko mahai-ingurua egingo da Ondarroan

0

Urriaren 17an, ostegunean, 18:00etan hasiko da hitzaldia: etxe barneko langileen egoera, eskubideak eta aldarrikapenak; eta kontratatzaileen betebeharrak. AHT-ELE etxeko langileen elkarteko,  BILTZEN Gizarteratze eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuko kideak eta Cony Carranza herriko hezitzaile feminista izango dira hizlariak.

Lea-Artibaiko Amankomunazgoak Ondarroako Udalak elkarlanean antolatu dute mahai-ingurua, eta bertan migratutako emakumeen eskubideei buruz hitz egingo da. Publiko ororentzako zabalik dago jardunaldia.

Ideia horri jarraituz, eta Ondarroako Jabekuntza Eskolen barruan migratu beharra eduki duten emakumeentzako ere jabekuntza espazio bat sortu da. Ondarroan, urriaren 26an, larunbatean, 17:00etatik 19:30era egingo dute aurkezpena. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da izena ematea, Etxelilan edo Udal Berdintasun Sailean.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina