Neska Gazteen Txokoa parte hartze gunea aurkeztuko da Etxelilan azaroaren 8an

0

Aurkezpena azaroaren 8an, ostirala, izango da Etxelilan, arratsaldeko 18:00etan, Ondarroako Udalak eta Etxelilak antolatuta. Neska Gazteen Txokoa Jabekuntza Eskolen barruan sortutako parte hartze gune bat da. Bertan, Miren Larrea Murgoitio feminista eta Ondarroako Hezkidetza Egitasmoko kide ondarrutarrak neska gazteen zalantzak eta kezkak partekatzeko espazioa dinamizatuko du.

Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak esan du herri feminista baten bidean oso garrantzitsua dela “herriko neska gazteek euren burua pertsonalki eta kolektiboki maitatzeko espazioak edukitzea eta feminismoan eta feminismoz haztea”. Herriko neska gazteak espazio honetan parte hartzera gonbidatu nahi izan ditu, Ondarroa feminismotik eraikitzen jarraitzeko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina