Taldekako saria egongo da larunbateko Egia-Iriondo memorialean

0

Larunbatean (abenduak 28) ospatuko den Egia-Iriondo memorialaren berritasun nagusia taldekako saria izango da: helmuga gurutzatzen duen lehen taldearentzat izango da herrian gastatzeko 150 euroko saria.

Talde bakoitza bost pertsonak osatuko dute eta horretarako beharrezkoa izango da izena ematerakoan talde gisa egitea. Horretarako, taldeko kideen izen eta abizenez gain taldearen izena, taldekideen jaiotza data eta taldekide guztien NAN zenbakia eman beharko dira Turismo Bulegoan.

Ostirala (abenduak 27) izango da izena emateko azken eguna: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara Turismo Bulegoan.

Nagore Badiola Alberdi kirol zinegotziak azpimarratu du sari hau ematearen helburua Egia-Iriondon talde gisa parte hartzea dela: “ideia honekin parte hartzea bultzatu nahi dugu, bakarka parte hartzen ez duten horiek taldeka parte hartu dezaten”. “Herritarrak parte hartzera animatu nahi ditut, urtetik urtera hazten baitoa Egia-Iriondo lasterketako korrikalari kopurua”.

Sariak. Aurten, taldekako sariaz gain honako sari hauek egongo dira: nesketan zein mutilentzat lehen sailkatuentzat txapela eta garaikurra, podiuma osatzen duten gainontzeko neska eta mutilentzat garaikurrak, beteranoetan sailkatzen diren lehen hiru neskentzat eta mutilentzat garaikur bana eta opariak ume guztientzat; dominak ere egongo dira.

Lasterketa amaitzen denean moladutxoa egongo da parte hartzaileentzat Zubi Zaharraren inguruan.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina