Erantzun bikaina eduki du herritarrei maskarillak egiteko eskariak; Mila esker denoi!

0

Erantzun aparta eduki du Ondarroako Udalak herritarrei maskarillak egiteko egindako eskariak. 30 herritar baino gehiagok egin dituzte maskarillak herriko boluntario sareko kide, dendari, larrialdi zerbitzu eta Artibai egoitzako kideen artean banatzeko. “Zelako ederra den herritarren elkartasuna ikustea eta elkarri laguntzea. “Larrialdi egoeraren hasieran esan genuen albokoari laguntzea izango zela Koronabirusari aurre egiteko bidea, eta ederto ari gara!” esan du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.

“Momentuz, baditugu nahiko maskarilla. Gehiago behar ditugunean berriz ere zabalduko dugu deialdia. Eskerrik asko den-denoi!”, esan du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.

Kolore, tamaina eta modu desberdinetan egindako maskarillak batu ditu udalak herritarrei esker, eta astelehenetik ari da banaketan. “Herritarrei laguntzeko boluntario sareko kideei, etxean berrogeialdian daudenei, anbulantziako langileei eta Artibai egoitzako kideei banatu dizkiegu herritarrek egindako maskarillak. Ez dago hitzik egindako lana eskertzeko”, adierazi dute Ongizate Batzordetik. Maskarillak egiteko materiala doan eman duten herritarrei ere eskerrak eman dizkiete: “bakoitzak bere moduan, baina hemen laguntza oro da ongi etorria”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina