Herriko enpresek jaso dezaketen dirulaguntzei buruzko informazio gaurkotua

0
  • Lea-Artibaiko Laguntzak COVID-19a dela eta merkatari, ostalari, autonomo eta mikroenpresentzat… Gehiago irakurri
  • ONURADUNAK: Ondarroan altan emandako norberaren konturako langileak edo mikroenpresak, baldin eta 463/2020 Alarma egoerak eten dituen jarduerak edo fakturazioan %75 edo gehiagoko jaitsiera izan badute.

Eskaera epea zabalik ekainaren 9ra arte


  • Merkataritza sektorearentzako laguntzak COVID-19 dela eta Gehiago irakurri
  • ONURADUNAK: Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusi gisa txikizkako merkataritza duten eta osasun-alarmaren aldian jarduera erabat eten behar izan duten edota salmentetan % 75etik gorako murrizketa jasan duten autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak.

Eskaera epea zabalik ekainaren 29ra arte


  • Turismo sektorearentzako laguntzak COVID-19a dela eta Gehiago irakurri
  • ONURADUNAK: Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusi gisa turismoa duten eta osasun-alarmaren aldian jarduera erabat eten behar izan duten edota salmentetan % 75etik gorako murrizketa jasan duten autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak.

Eskaera epea zabalik ekainaren 26ra arte


  • Turismoa Merkaturatzeko eta Sustatzeko laguntza Gehiago irakurri
  • ONURADUNAK: 1) Zerbitzu turistikoak eskaintzen dituzten edo sektore turistikoan eragina duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE) edo horien arteko elkartzeak. 2) Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitateak, baldin eta turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduketak badaude sozietate horien xedeen artean.

Eskaera epea zabalik uztailaren 2ra arte


BIZKAIA AURRERA!

  • Mikrokredituak

ETE eta mikroenpresentzat eskari epea zabalik Gehiago irakurri

  • ONURADUNAK: Helbide soziala Bizkaian duten bost urte arteko antzinatasuneko edozein tamainako eta sektoreko teknologia arloko startup-ak.

  • Suspertze Ekonomiko Adimenduna Sustatzeko Zuzeneko laguntzak
  • ONURADUNAK: 5-100 langile bitarteko plantilla eta Industria, Garraio, Eraikuntza, Industriarekin lotutako zerbitzu, Turismo edo Handizkako Merkataritzaren sektoreentzat Gehiago irakurri

ONLINE FORMAKUNTZA SAIOAK

Zalantzak argitzeko:

  • Telefonoz: 94 616 90 88 
  • Emailez: 

leartibai@leartibai.com
turismo@leartibai.com
merkataritza@leartibai.com

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina