Larrialdi egoerako deseskalatze prozesuaren 3.fasean sartu da gaur (ekainak 8) ofizialki Euskal Autonomi Erkidegoa. Hori dela eta orain Lehendakariarena da agintea eta berak arautuko du hemendik aurrera prozesua. Eusko Jaurlaritzak hartzen ez dituen neurri guztiak, Espainiako Gobernuak aurretik argitaratutako dekretuen arabera arautuko dira.
[IRAKURRI HEMEN LEHENDAKARIAREN DEKRETUA]
Gogoratu oinarrizko bi gomendioak: bi metroko segurtasun tartea mantendu (mantendu ezin denean maskarila jantzi behar da, derrigorrez) eta eskuak sarri-sarri garbitu.
1- MUGIKORTASUNA
Euskal Autonomi Erkidego guztian mugitzea baimenduta dago.
2- OSTALARITZA
Euskal Autonomia Erkidegoan ez da gehienezko edukierarik egongo ostalaritzan, elkarte gastronomikoetan eta jatetxeetan. Barran zerbitzatzea ere baimenduta dago. Gaueko tabernak eta diskotekak itxita egon behar dira.
3- HILERRIA
Udal hilerria egunero egongo da zabalik, ordutegi mugarik gabe, bihartik (ekainak 9, martitzena), aurrera.
4- HERRI BUSA ETA KOMUN PUBLIKOAK
- Herri Busa: ekainaren 15etik aurrera %100eko edukierarekin eta udako ordutegian funtzionatuko du.
- Komun publikoak: berez garbitzen diren komun publiko guztiak ekainaren 15etik aurrera zabalduko dira.
5- KOFRADIA ZAHARRA ETA TURISMO BULEGOA
Bi zerbitzuak batera eskainiko dira, larrialdi egoera ezarri baino lehen bezala. Aste honetan zabalduko dira, bi espazioetan beharrezko moldaketak egin ostean erabiltzaile eta langileen segurtasuna bermatzeko. Kofradia Zaharraren aforoa %60koa izango da.
6- ZALDUPE UDAL KIROLDEGIA
Bihar (ekainak 9, martitzena) egingo da Zaldupe udal kiroldegiari buruzko batzarra. Bertan erabakiko da nola zabaldu, zein zerbitzu eskaini, garbitasun eta higiene protokoloa nolakoa izango den eta abar. Informazio zehatzagoa dagoenean jakinaraziko da.
7- TXOMIN AGIRRE UDAL LIBURUTEGIA
Txomin Agirre udal liburutegia orain arte liburuen mailegu zerbitzua eskaintzen ari da, baina aste honetan ikastoki zerbitzua ere eskainiko da. Eguna eta funtzionamendua zehaztutakoan zabalduko dugu informazio gehiago: aforoak, ordutegia, eskaintza…
8- ANTIGUAKO AMA ELKARTEA
Bihar (ekainak 9, martitzena) zabalduko da, ostalaritzako irizpide berdinak jarraituz. Oso garrantzitsua izango da sarreran eskuak garbitzea eta sintomaren bat edukiz gero ez joatea.
9- ALKOHOLIKO ANONIMOEN ELKARTEA
%60ko aforoarekin zabaldu daiteke. Oso garrantzitsua izango da sarreran eskuak garbitzea eta sintomaren bat edukiz gero ez joatea. Segurtasun tartea mantendu ezin bada, derrigorrezkoa da maskarilaren erabilera.
10- ARTIBAI UDAL EGOITZA
Artibai udal egoitzak orain arte bezalako errefortzuak edukiko ditu ohiko zerbitzua modu seguruagoan ematen jarraitzeko. Larrialdi egoerarekin batera ezarri zen garbitasun errefortzua eta oraindik horrela jarraituko du.