Familientzako eta lagun taldeentzako pista jolasa egingo da datorren domekan, HerriBixi eta Leaktibairekin; irakurri zertan datzan eta eman izena!

0

Kultur Uheri ekimenaren egitarauan domekak umeen gozamenerako tartea izango dira eta hori medio datorren domekan (abuztuak 2) ginkana interaktiboa egingo da familia eta lagun taldeentzat. Pista jolasa izango da, HerriBixiren eta Leaktibairen eskutik. Talde parte hartzaileak 10:00etan batuko dira herriko frontoian.

[KULTUR UHERI: irakurri hemen egitaraua]

Izena Turismo Bulegoan eman behar da uztailaren 31 (barikua) baino lehen, doan. Talde bakoitza, gehienez, 12 lagunek osatu behar dute eta jokoan 50 taldek parte hartu ahal izango dute guztira.

  • Turismo Bulegoaren udako ordutegia: 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:30era, egunero.

[KULTUR UHERI: irakurri hemen egitaraua]

ZERTAN DATZA GINKANA INTERAKTIBOAK?

HerriBixik eta Leaktibaik 5 kilometroko ibilbide zirkularra prestatu dute herrian barrena; hasi eta amaitu frontoian egingo da. Ordu eta erdi inguru pasatxoko iraupena edukiko du jolasak. Irteerak txandakatuta emango dira, pilaketak ekiditeko.

[KULTUR UHERI: irakurri hemen egitaraua]

Talde bakoitzari herriko mapa bat emango zaio puntu batzuk seinalatuta eta ondoren pistak jasotzen joango dira whatsapp edo telegram bidez. “Puntu horietara iristean leku horretako argazkia bidali beharko dute, eta orduan, bueltan galdera edo proba jasoko dute. Behin proba ondo erantzunda, mapan zehaztutako hurrengo tokira abiatu ahal izango dira”, azaldu dute HerriBixikoek. Helburua mapako puntu guztiak bilatu eta proba denak gainditzea izango da.

Ondarroako Udalak uste du Koronabirusaren gaitza presente egon arren kulturak eta haurren aisialdiak berebiziko garrantzia dutela eta arauek uzten duten neurrian mantendu eta eskaini beharreko zerbait direla. Kultur Uheri ekimena sortzea erabaki zenetik, astean ekintza bat umeei zuzendutakoa izan behar zela erabaki zen, urte guztian zehar proiektu ezberdinen bitartez egiten diren lanketekin jarraitzeko (berdintasuna, hezkidetza, kirola…).

[KULTUR UHERI: irakurri hemen egitaraua]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina